Monumentu historiko gisa sailkatua, 1992an.
Huescako Jondoni Bixintxori eskaini elizaren berezitasun nagusia teilatu oktogonal atipikoa duen ezkila dorrea da. XVI. mendearen bigarren zatian eraiki zuten, eta herriaren lehen independentzia urratsak (1603) adierazten ditu. XVII. mende bukaeran, egungo neurrira handitu zuten. Lapurdiko erlijio arkitekturaren adibide garbia da. Izan ere, eliza barne paregabea du, kantore goratu batekin eta hiru galeria-estairekin. Kantorean, Bakezko Ama Birjinari eskaini erretaula barrokoa dago, Frantziako Iraultza arte Errekoletoen komentuko kaperan zegoena. Egun, eliza aitzina hilobi xabalez lauzatua da; baina, lehen, hilerria zen; iparraldean bigarren hilerri bat zegoen, buhame eta kaskarotentzat. Andere seroraenea izeneko seroren bizitegi zaharrak eliza mantentzeaz eta kultur jarduerak laguntzeaz arduratzen ziren emazte laiko horien zereginaren garrantzia oroitarazten du.